Otamendik eta Murgiondok Errenteriako pilota txapelketa irabazi dute

Urola Kostako Hitza 2010ko uzt. 26a, 12:07

Promesa mailako txapela irabazi dute

14-22 eginda izan ziren garaile

Ilunpe Pilota Elkarteko Otamendik eta Murgiondok Errenteriako Pilota Txapelketako promesa mailako txapela irabazi dute. Finala joan den ostegunean jokatu zuten Ezkurdia eta Pazos nafarren kontra, Errenteriako Fanderian. 14-22 eginda izan ziren garaile.