San Inazioren inguruko filatelia ikusgai dago

Urola Kostako Hitza 2010ko uzt. 26a, 12:07

Hamabi pertsonek egindako zigiluen bildumak ikus daitezke Loiolako santutegian

Loilako Santutegiak, Gipuzkoakoa Filatelia Elkarteak eta Azpeitiko udalak elkarlanean osatu dute erakusketa

Ignaziotar Filatelia Erakusketa ikusgai dago Loiolako Santutegian, abuztuaren batera bitartean. Loilako Santutegiak, Gipuzkoakoa Filatelia Elkarteak eta Azpeitiko udalak elkarlanean osatu dute erakusketa, eta Loiolako San Inazioren, eta oro har, josulagunen inguruko zigiluak daude ikusgai han.

Hamabi lagunen lanek osatzen dute erakusketa. Gaien edo zigilu moten arabera banatuta, egile bakoitzak zigiluen bildumak egin ditu. Zigiluez gain, erakusketari sarrera ematen dion liburua ere argitaratu dute, Los Matasellos especiales del Pais Vasco izenpean.

Erakusketa 10:30eatik 18:00etara bitartean ikus daiteke.