Festa Herrikoien Batzordea: "Emakumeei prebentzioan eta erreakzioan laguntzea da helburua"

Uztarria.eus 2010ko uzt. 23a, 14:07
Atzo, festa herrikoien batzordeko kideek eman zuten prentsaurrekoko une bat.

Liburuxka honen helburua ez da inor "beldurtu edo mintzea"

Aste honetan banatu dute liburuxkak herriko etxeetara, baina txosnetan eta tabernetan eskuragarri izango da festetan

Uda sasoian, Euskal Herriko hainbat txokotan festak izaten direla aski jakina da. Festa herrikoien batzordeak jakinarazi duenez, "festetan, emakume gazten aurkako indarkeria kasuak urtez urte gora doaz, eta Azpeitia ez da salbuespena". Hori dela-eta, festa herrikoien batzordeak, Udalaren laguntzarekin "emakumeek kalean ondo pasatzeko, beren burua babesteko errezeta, ideia eta aholkuak" biltzen dituen liburuxka kaleratu du.

Aste honetan banatu dute liburuxka herriko etxeetara. Hala ere, norbaitek liburuxka nahiko balu, herriko jaietan txosnetan eta tabernetan izango da eskuragarri. Batzordekoek jakinarazi dutenez, liburuxka hori kaleratzearen helburua ez da inor "beldurtu edo mintzea", baizik, "emakumeei prebentziorako laguntza eman eta erreakzionatzeko ahalmenaren garrantziaz ohartaraztea". Beharrezkoa iruditzen zaie, "gizarte honek emakumeengandik espero duen biktima papera gainditzea eta erantzuteko zein aurre egiteko ahalmena indartzea".

Guzti horretaz gain, festa herrikoien aldeko batzordeak "oztopoak oztopo jai herrikoi, partehartzaile, euskaldun eta parekideen alde" lan egin duela gaineratu du.