Lagun Onak-ek ostiralean agurtu zuen denboraldia

Uztarria.eus 2010ko eka. 30a, 14:06
Sarituak izan ziren jokalariak, Taldeko kideak eta Udal Ordezkariak Kiruri Jatetxean.

Aitor Zulaikak eta Juan Ramon Olaldek "Kinttela" kluba utziko dutela-eta, agurra egin zioten

Hirugarren mailako jokalari onena Iban Arrizabalaga izan zen

Joan den ostiralean, ekainak 25, Lagun Onak Futbol Taldeak denboraldi bukaerako afaria egin zuen Kiruri jatetxean. Urteroko moduan, hainbat sari banatu zituzten afal ostean, baina agurrentzat tartea ere izan zen. Izan ere, Aitor Zulaika gizonezkoen lehen taldeko entrenatzaileak eta Juan Ramon Olalde "Kinttela" lehen taldeko delegatuak Lagun Onak uzteko erabakia hartu dute denboraldi bukaera honetan.

Denboraldian egindako lanari esker, talde bakoitzeko jokalari onenek eta golegile nagusiek sari bana jaso zuten.

Honakoek jaso zituzten sariak:

Alebin maila

Goleatzailea: Ander Donazar

Jokalari onena: Xuban Arrizabalaga

Infantil Txiki maila

Goleatzailea: Andoni Carrasco

Jokalari onena: Aitor Odriozola

Ohorezko infantil maila

Goleatzailea: Iñaki Bastida

Jokalari onena: Ander Arteaga

Kadeteen 1. maila

Goleatzailea: Aritz Alberdi

Jokalari onena: Jabier Soto

Jubenilen maila

Goleatzailea: Aitor Azpiazu

Jokalari onena: Jagoba Labaka

Erregional maila

Goleatzailea: Alain Guridi

Jokalari onena: Mikel Albizuri

Gizonezkoen 3.maila

Goleatzailea: Xabier Bastida

Jokalari onena: Iban Agirrezabala

Infantil neskak

Goleatzailea: Maddi Berasategi

Jokalari onena: Elena Nazabal

Kadete neskak

Goleatzailea: Olaia Iraola

Jokalari onena: Ainitze Uzkudun

Emakumezkoen Erregional maila

Goleatzailea: Eguzkiñe Peña

Jokalari Onena: Janire Alkorta