Amaia Garmendiaren biografia aurkeztuko du Uztarriak larunbatean

Uztarria.eus 2010ko eka. 30a, 15:06

Liburuxka biografikoen proiektuko bosgarren alea da, eta Xabier Otamendik idatzi du

Baigeran izango da aurkezpena, 12:00etan hasita

Uztarria Azpeitiko Komunikazio Taldeak hainbat herritarrei buruzko liburuxka biografikoak argitaratzeko proiektua jarri zuen martxan joan den urteko martxoan, Julian Bereziartuaren biografiarekin. Uztailean Leo Etxeberriaren biografia aurkeztu zuen eta azaroan Valentina Agirre zenaren bizia jaso zuen. Santi Lazkanorena izan zen Uztarriak argitaratu duen laugarren liburuxka. Larunbat honetan, uztailaren 3an, bosgarren liburuxka aurkeztuko du Uztarriak; Amaia Garmendiari buruzkoa.

Xabier Otamendi kazetariak idatzi du biografia, eta larunbatean (uztailak 3) aurkeztuko dute, Baigeran, 12:00etan.

Uztarriak aurkezpen horretara joateko dei egin nahi die herritar guztiei. Uztarriako bazkideek asteburuan jaso zuten etxean biografia.

Uztarriaren produktuak

LIBURUAK

Joxe Takolo

Enekoitz Esnaola, 2001

Angel Otaegi

Iban Arregi, 2001

Imanol Elias

Mailo Oiarzabal, 2002

Patxi Altuna

Josune Etxeberria, 2003

Azpeitiko efemerideak

Imanol Elias, 2003

Azpeitiko mendi gida

Lagun Onak Mendi Bazkuna eta Uztarria Kultur Koordinakundea, 2004

Euskarazko prentsa eta Azpeitia

Uztarria Kultur Koordinakundea, 2004

Loiolarik ez balitz

IƱigo Aranbarri eta Jose Luis Otamendi, 2005

Otsobeltz

Andoni Salegi, 2005

Urrestillako musika taldeak

Asier Sustaeta, 2006

Azpeitiarrak Espainiako Gerran

Amaia Mendizabal, 2006

Oroitarri

Kepa Urbieta, 2008

CD-a

Urolaldeko bertso zaharrak Erniarraitz Bertsozale Elkartea eta Uztarria Kultur Koordinakundea, 2007

LIBURUXKA BIOGRAFIKOAK

Julian Bereziartua

Ander Ugarte, 2009

Leo Etxeberria

Miren Garate, 2009

Valentina Agirre

Olatz Prat, 2009

Santi Lazkano

Nekane Zinkunegi, 2010

Amaia Garmendia

Xabier Otamendi, 2010

Liburuak oso-osorik webgune honetan irakur daitezke, ziberteka atalean.