Udako ordutegia dute liburutegiak eta Gazte Informazio Bulegoak dagoeneko

Uztarria.eus 2010ko eka. 30a, 13:06

Udal Liburutegia, astelehenetik ostiralera, goizez egongo da zabalik

Gazte Informazio Bulegoa zabalik izango da uztailaren 29ra arte, astelehenetik ostiralera

Joan den astelehenetik, ekainak 28, udako ordutegia dute Enparan Dorretxean dagoen Udal Liburutegiak eta Plaza Txikian dagoen Gazte Informazio Bulegoak (GIB).

Liburutegia astelehenetik ostiralera bitartean izango da zabalik; goizetan 08:30etatik 14:00etara. Gazte Informazio Bulegoa, berriz, uztailaren 29ra arte, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:30era egongo da zabalik. Abuztuan, aldiz, itxita egongo da.