Realari harrera beroa egin diote azpeitiarrek

Uztarria.eus 2010ko eka. 17a, 22:06
Ezkerretik eskubira, Mikel Labaka, Xabi Prieto, Carlos Bueno, Mikel Aranburu, EƱaut Zubikarai eta Asier Riesgo Realeko jokalariak udaletxeko balkoian.

Zahar nahiz gazte bildu dira jendez beteta zegoen plazan

Azpeitia izan da Gipuzkoan zehar autobusean egin duten ibilbideko azken geldialdia

Realekoen argazki bilduma ikusteko egin klik hemen

Saninazioetako txupinazioak hartuko luke gaur Azpeitiko plazan sortu den giroa. Jende ugari bildu da, zahar nahiz gazte, Realari harrera egiteko.

Azpeitiko udaletxe aurrera autobusez iritsi dira talde txuri-urdineko kideak, eta ehundaka lagun zituzten zain plazan.

Ekitaldiak udaletxe barruan hasi baldin badituzte ere, balkoian izan dute jarraipena. Izan ere, Jokin Aperribai Realeko presidenteak taldeko elastikoa oparitu dio Azpeitiko alkate Julian Eizmendiri. Ondoren, taldeko entrenatzaile eta teknikoek irten dute balkoira, eta segidan, jokalariek, banan-banan.

Mikel Aranburu eta Mikel Labaka azpeitiarrek esker hitzak izan dituzte herritarrentzat, eta David Zurutuzak, Gorka Elustondok, Markel Bergarak eta Imanol Agirretxek ere hitz egin dute udaletxeko balkoitik.

Realakoek goizean goiz hasi dute autobusean Gipuzkoako bira, Espainiako Lehenengo Mailara igo ondorengo ospakizunen baitan. Azpeitia izan da ibilbidean egin duten azken geldialdia.

Realekoen argazki bilduma ikusteko egin klik hemen