Azpeitiko EAJk Iraurgi Saskibaloia eta Ilunpe zoriondu ditu

Urola Kostako Hitza 2010ko eka. 17a, 13:06

Bi kirol elkarteek izan dituzten emaitzek herriaren "izen ona areagotzeko" balio izan dutela diote jeltzaleek

EAJren nahia "kirolak azpeitiar guztion elkartze-puntu eta bat egiteko zubi izaten jarraitzea da"

Azpeitiko EAJk "zorionik beroenak" eman dizkie Iraurgi Saski Baloia Elkarteari eta Ilunpe Pilota Elkarteari lortutako emaitzengatik, "Azpeitiaren izena ona handitzeko eta behar den tokian jartzeko, eta bide batez kirolak berekin dakartzan baloreak, ahalegina eta talde-lana, goratzeko balio izan baitute". EAJren nahia "kirolak azpeitiar guztion elkartze-puntu eta bat egiteko zubi izaten jarraitzea da".