Gizarte arloko elkarteek diru-laguntza eskatzeko epea ireki du Udalak

Urola Kostako Hitza 2010ko eka. 17a, 13:06

Gizarte zerbitzuetako elkarteek uztailaren 24rako egin beharko dute eskaera

Garapen bidean dauden herrialdetara bideratzeko laguntza eskatzeko epea urriaren 30a artekoa da

Gizarte zerbitzuetan lan egiten duten elkarteentzat eta garapen bidean dauden herrialdeetarako diru-laguntzak eskatzeko epea ireki du Udalak. Elkarteek uztailaren 24ra arte dute laguntza eskatzeko aukera. Baina garapen bidean dauden herrialdetara bideratzeko laguntza eskatzeko epea urriaren 30a artekoa da.

Gizarte zerbitzuetan dauden elkarteek diru laguntza eskatzeko baldintzak hauek dira: Azpeitikoak izatea eta herrian egotea; edo, nahiz eta Azpeitian ez egon, ekimenak Azpeitian gauzatzea.

Herrialderatako eskatutako laguntzek irizpide hauek dituzte: garraio arlorako ez izatea; laguntza proiektu zehatz baterako izatea; eskaera azpeitiar batek egin beharko du; aurreko urteko diru laguntza ziurtatu behar da; eta, ahal izanez gero pertsona batek proiektu bakarra eskatuko du.