Autobus zerbitzu berria eskainiko da Zarauztik Azkoitira

Uztarria.eus 2010ko eka. 16a, 13:06

Zarauztik Azkoitirako autobusak 20:15ean egingo du azken ibilbidea

Gainera, asteburuetarako zerbitzu berezia egongo da

Uda honetan, ekainaren 28tik irailaren 10era bitartean, Zarauztik Azkoitira itzultzeko autobusen ordutegian zerbitzu bat gehiago izango da. Orain arte, lanegunetan, Zarauztik Azkoitira egoten zen azken zerbitzua, 18:45ean izaten zen. Uda honetan, ordea, ibilbide horretako azken zerbitzua 20:15ean izango da.

Bestalde, asteburu eta jaiegunetarako zerbitzu bereziak jarri dituzte. Azkoititik Zarautzera irteerak 09:45ean eta 11:15ean egingo dira. Zarauztik Azkoitira, berriz, 10:30ean eta 12:00etan. Asteburuetako zerbitzu hau irailaren 5a arte eskainiko da.