Baigerakoek biharko irteera antolatu dute

Urola Kostako Hitza 2010ko eka. 16a, 11:06

Santillana del Mar eta Comillasera(Kantabria, Espainia) egingo dute egun pasa

Gaur da izena emateko azken eguna eta, 10:30ak eta 12:30ak bitartean egin daiteke izen ematea

Baigera Jubilatuen Elkartekoek biharko Kantabriara egun pasa antolatu du, Santillana del Mar eta Comillas herrietara hain justu.

Autobusa 08:00etan irtengo da azoka plaza atzetik, eta itzulera Comillasetik 19:00etan irtenda izango da. Irteeran izena emateko azken eguna gaur da. 10:30etik 12:30era bitartean, Baigerako bulegoan. Joan nahi dutenek 30 euro ordaindu beharko dituzte.