Ikasberri Kirol Elkartekoek amaitu dute denboraldia

Urola Kostako Hitza 2010ko eka. 16a, 11:06
Saritutako jokalariak, kirol elkartekoak, udal ordezkaria eta entrenatzaileak sariak banatu ondoren. (Roman Azkue)

Sariak banatu zituzten jokalarien artean

Erregional mailako jokalari onenaren saria Eñaut Bilbaok jaso zuen; goleatzailearena Joanes Otamendik

Ikasberri Kirol Elkartekoek denboraldi bukaerako afaria egin zuten larunbatean. Afal ondoren, denboraldiko sariak ere banatu zituzten futbol jokalarien artean.

Sarituak honakoak izan ziren: kadeteetan, jokalari onenaren saria Ander Agirrek jaso zuen eta goleatzailearena, Egoitz Lazkanok; jubeniletan, jokalari onenarena Luken Galarragak, eta goleatzailearena Haritz Arakistainek; eta, Erregional mailan, jokalari onenarena Eñaut Bilbaok eta goleatzailearena Joanes Otamendik.