Azpeitiak Donostiari 1-2 irabazi dio Herriartekoan

Uztarria.eus 2010ko mai. 29a, 22:05

Herriarteko Pilota Txapelketako finalerdietako joanekoa jokatu dute gaur, Donostian

Itzuliko partidak datorren ostiralean, ekainaren 4an, 22:00etan, jokatuko dituzte Azpeitiko Frontoi Txikin

Herriarteko Pilota Txapelketako finalerdietako joanekoa irabazi egin du Azpeitiak Donostiaren kontra. Kadeteetan galdu egin dute azpeitiarrek, bederatzi tantogatik. Baina, jubeniletan (6-22) eta seniorretan (16-22) nagusi izan dira Azpeitikoak. Hala, 1-2 irabazita etxeratu dira Ilunpekoak.

Finalerdietako itzulikoa datorren ostiralean, ekainaren 4an, 22:00etan, jokatuko dute, Azpeitiko Frontoi Txikin.