Azpeitiarekin alderatu dute

Uztarria.eus 2010ko mai. 29a, 13:05

"Oiartzunen atez ate 5.200 kilo zabor organiko jaso ditugu egun bakarrean, eta Azpeitian, 5. edukiontziarekin, 4.363 kilo hamabost egunetan", dio Oiartzungo alkateak

Igandean ekin zioten han zabor biltze sistema berriari

"Oiartzunen atez ate 5.200 kilo zabor organiko jaso ditugu egun bakarrean, eta Azpeitian, 5. edukiontziarekin, 4.363 kilo hamabost egunetan". Hala esan berri du Aitor Etxeberria Oiartzungo alkateak, eta, gainera, Oiartzunen jende gutxiago bizi dela ere azpimarratu dute atezate.oiartzun.org webgunean (9.945 biztanle han, 14.054 Azpeitian).

Igandean hasi zuten Oiartzunen zabor bilketa sistema berria eta, alkatearen arabera, "konponbide erreala" ematen ari dira hondakinen arazoari. Zubietako errauste planta sei urtez atzeratzeko eskatu du.

Hernani eta Usurbil dira Euskal Herrian atez atekoa erabiltzen duten beste bi herriak.