Bihar hasiko dira Nuarben trinidadeak

Urola Kostako Hitza 2010ko mai. 28a, 12:05

Astelehen gauerdira bitartean, festak ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dute nuarbetarrek

Herri afaria, su artifizialak, Kupelaren dantzaldia... izango dira datozen egunetan

Bihar arratsaldean hasiko dira Nuarben Trinidade festak. Suzirien danbatekoekin hasi eta bukatuko dituzte jaiak. Bihar iluntzean herri afaria egingo dute nuarbetarrek eta, ondoren, su artifizialak eta Kupela taldearekin dantzaldia antolatu dituzte.

Igandean ere, meza, hamaiketakoa eta Azpeitiko musika bandaren ekitaldia izango dira. Jai arratsalderako, berriz, herri kirol saioa antolatu dute Nuarben.

Nuaberko Trinidade festak

Maiatzak 29, bihar.

  • 15:00etan, festen hasiera.
  • 18:00etan,Toka Txapelketa.
  • 19:00etan, Bakearen sokaikusentzunezkoaren emanaldia.
  • 20:30ean, herri afaria. Su artifizialak eta Kupela taldea.
  • Goizaldera, baratxuri zopa-jana.

Maiatzak 30, igandea.

  • 12:00etan, meza. Gero, hamaiketakoa eta Musika Banda.
  • 18:30ean, herri kirolak.

Aizkoran:Errekalde eta Aratz Mugerza.

Harrijasotzen: Aimar Irigoien eta Izeta.

Ondoren, Izer eta Alabier trikitilariekin erromeria.

Maiatzak 31, astelehena.

-17:30ean, haurrentzako jolasak eta txokolate-jana.

Ondoren, Laja eta Narbaizarekin erromeria.