Sutea izan da Iñaki Azpiazu kaleko etxe batean

Uztarria.eus 2010ko mai. 27a, 12:05
Iñaki Azpiazu kalean su hartu zuen etxea.

Bart gaueko 22:45ak inguruan hasi zen sutea

Hori dela eta, eraikineko 12 bizilagunek senitartekoen etxeetan pasatu dute gaua

Bart gauean, 22:45ak inguruan, sutea izan da Azpeitiko Iñaki Azpiazu kalean. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, oraindik ez dakite zerk eragin duen sua, baina etxeak egurrezko egitura zuen eta eraikinaren goiko aldea da kalte gehien jasan dituen zatia.

Sutearen eraginez, eraikinean bizi ziren 12 lagunek etxetik kanpo pasa behar izan dute gaua, senitartekoen etxeetan. Gaur ere etxetik kanpo pasako dute gaua, eta biharkoa ikusteko dago oraindik. Hala eta guztiz, ezbeharrean ez da inor zauritu.