Zabalik dago udalekuetan begirale aritzeko deialdia

Uztarria.eus 2010ko mai. 3a, 11:05

Jauzika Heziketa Elkarteak egin du deialdiak eta haur, nerabe eta gazteen heziketan adituak direnei zuzenduta dago

Curriculumak maiatzaren 14a baino lehen bidali behar dira

Jauzika Heziketa Elkarteak, uda partean Azpeitian egingo diren udalekuetarako begiraleak kontratatzeko prozedura abian du. Haur, nerabe eta gazteekin lan egiteko aisialdiko begirale eta heziketan behar berezietan adituak direnentzako deialdia izango da eta curriculumak maiatzaren 14a baino lehen bidali beharko dira gib@azpeitia.net helbidera.

Informazio gehiago nahi izanez gero, berriz, ondorengo telefonora deitu daiteke: 943 157160.