Badator gazte astea

Uztarria.eus 2010ko api. 29a, 12:04
Aurtengo Gazte Asteko egitaraua iragartzen duen kartela.

Maiatzaren 3an hasiko da eta 9an amaitu

Egunero ekimen desberdinak izango dira: hitzaldiak, argazki rallya, bizikleta karabana...

Urtero bezala, Azpeitiko Gaztetxeak gazte astea antolatu du. Datorren astelehenean, hilaren 3an, hasiko da eta igandera arte, maiatzaren 9ra arte, luzatuko da. Egunero ekimen desberdinak egongo dira aste guztian zehar.

Ekimen ugari eta ezberdinak antolatu ditu Azpeitiko Gaztetxeak: hitzaldiak, bertso trama, triki poteoa, argazki rallya…

Maiatzak 3, astelehena:

18:30ean, plazan: Txupinazoa eta bizikleta karabana.

20:00etan, gaztetxean: Luntxa eta antzerkia.

Maiatzak 4, asteartie:

18:30ean, gaztetxean: Lucio dokumentala eta Lucio berarekin solasaldia. Ondoren, afari tertulia egingo dute.

Maiatzak 5, asteazkena:

18:30ean, gaztetxean: Apostasiaren inguruko solasaldie eta afari tertulia.

Maiatzak 6, osteguna:

18:30ean, gaztetxean: Gazte astearen errepasoa eta luntxa.

21:30ean, Bertso trama, Arkaitz Estiballes eta Fredi Paiarekin.

Maiatzak 7, ostirala:

18:30ean, gaztetxetik abiatuta, Triki poteoa.

20:30ean, plazako kioskoan, parrilada.

22:00etan, plazan, parodia bat.

Maitzak 8, larunbata:

11:00etan, gaztetxean hasita, Argazki Rally Digitala

14:30ean, bazkaria eta kalejira

22:00etan, Gundestrak eta Pillhead taldeen kontzertuak. Ondoren, erromeria.

Maiatzak 9, igandea:

18:00etan, gaztetxean, Korto lehiaketako bideo emanaldia eta afari tertulia.