Azpeititik Lasaora, trenez

Uztarria.eus 2010ko mar. 31a, 13:03
Lurrun trena Euskal Trenaren Museora iristen. (Urola Kostako Hitza)

Trenean ibiltzeko aukera izango da bihartik (osteguna, apirilak 1) astelehenera bitartean

Egunero lau bidaia egingo ditu lurrun trenak

Trenaren Euskal Museoak lurrun trena martxan jarriko du bihar, osteguna. Azpeitia eta Lasao bitartean ibiliko da trena Aste Santuan. Bihar hasiko da eta apirilaren 5era arte, astelehena arte, izango da trenean ibiltzeko aukera. Egunean lau bidaia egingo ditu eta honako orduetan irtengo da museoko geltokitik: 12:00etan, 13:00etan, 17:00etan eta 18:00etan.

Bestalde, Trenaren Euskal Museoa bisitatzeko aukera ere izango da. Aste Santuan, goizean 10:30ean irekiko dute museoa eta 14:00etan itxi; arratsaldean, berriz, 16:00etatik 19:30era izango da zabalik. Museoa ikusteko 2,5 euro ordaindu beharko da, eta trenean Azpeitia-Lasao buelta egiteko bost euro.