Ainhoa Goenagak 14. postua lortu du Espainiako Txapelketan

Uztarria.eus 2010ko mar. 31a, 16:03

.100 metro bizkarren lehiatu zen Madrilen jokatutako Espainiako Txapelketan

Proba honetan bere marka hobetzea lortu zuen 2 segundu eta 64 ehunekotan

Ainhoa Goenagak, Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariak, asteburuan Madrilen jokatu zen Espainiako Txapelketan 14. postua lortu zuen. 100 metro bizkarren lehiatu zen eta bere marka 2 segundu eta 64 ehunekotan hobetzea lortu zuen igerilari azpeitiarrak.

Lehenengo Gipuzkoako txapelketara sailkatu zen Goenaga. Ondoren, Euskal Herrikora eta han lortutako emaitzei esker, Espainiako Txapelketan parte hartzeko aukera izan du bigarrengoz. Joan den denboraldian ere Espainiako Txapelketan izan baitzen zen igerilari gaztea.