Urola Ikastolakoak Gipuzkoako onenak izan dira Burtsako Jokoan

Urola Kostako Hitza 2010ko mar. 25a, 09:03

Lehiaketa Europa osoan egin da eta 170.000 ikaslek baino gehiagok hartu dute parte

Aitor Eizagirrek, Irati Artolak, Joseba Etxanizek, Nerea Elorzak eta Solange Artolak osatutako taldea izan da irabazlea

Urola Ikastolako Batxilergoko 1.mailako ikasle talde batek Gipuzkoako lehenengo saria jaso du Burtsako Jokoan. Ekonomia ikasgaiaren baitan lantzen da jokoa eta horren helburua ikasleak ekonomia eta finantza gaietarako interesa modu ludikoan sortzea eta trebatzea da.

Lehiaketa Europa osoan egin dute, eta guztira 170.000ikaslek baino gehiagok hartu dute parte. Horietatik 300 inguru Gipuzkoako 75 taldetakoak izan dira. Azpeitiko Eskoria (Aitor Eizagirre, Irati Artola , Joseba Etxaniz, Nerea Elorza eta Solange Artola) taldea, diru-zorroan hasieran zituzten 50.000 euroek izandako balio handitzeari esker, 54.919,48 eurorekin amaitu dute lehiaketa.

Lortutako postuari esker, Kutxak, Madrilgo Burtsan ospatutako sari banaketara gonbidatu zituen bost ikasleak eta hiru eguneko egonaldia egin dute hiriburuan.