Bihar jokatuko da V. Erniarraitz Sariketako finala

Uztarria.eus 2010ko mar. 11a, 12:03

Gaztetxean izango da finala, 22:30ean hasita

Alaia Martin, Maialen Velarde, Unai Gaztelumendi, Beñat Iguaran, Nekane Zinkunegi eta Asier Azpiroz izango dira oholtza gainean

Bihar jokatuko da V. Erniarraitz Sariketako finala gaztetxean, 22:00etan hasita.

.18 bertsolarik hartu dute parte sariketan eta hiru kanporaketa jokatu ondoren, sei bertsolari izango dira biharko saioan. Zuzenean sailkatu dira kanporaketak irabazteagatik; Alaia Martin , Maialen Velarde eta Unai Gaztelumendi. Aldiz, beste hirurak lortutako puntuei esker sailkatu dira. Hauek: Beñat Iguaran, Nekane Zinkunegi errezildarra eta Asier Azpiroz. Gai jartzaile lanetan, berriz, Jokin Urangak jardungo du.