Asteazkenean aurkeztuko dute 'Loiolako hegiak' liburua

Uztarria.eus 2010ko mar. 8a, 12:03

Asteazkenean, 11:00etan aurkeztuko dute Donostiako Elkar Aretoan

Imanol Murua Uriak kazetariak idatzi du liburua, Tene Mujika beka lortu ostean

2006ko udazkenean Loiolan hainbat bilera politiko egin zituzten Euskal Herriko hiru alderdi nagusienetako kideek. EAJ, Batasuna eta PSE-EEko ordezkariak bildu ziren bake eta konponbidearen inguruan negoziatzeko. Bilera haiek emaitzarik eman ez bazuten ere, zeresana eman zuten.

Hainbat gairen inguruan eztabaidatu zuten orduan, eta orain Imanol Murua Uria kazetariak (1966, Zarautz) orduko elkarrizketen inguruko liburua idatzi du, Tene Mujika beka lortu ondoren. Loiolako hegiak da liburuaren izenburua eta asteazken honetan, martxoaren 10ean, aurkeztuko dute Donostiako Elkar Aretoan, 11:00etatik aurrera.

Liburuaren inguruko informazio gehiago, www.berria.info-n