Ilunpek VII. Berria Txapelketako final-laurdena jokatuko du

Uztarria.eus 2010ko mar. 5a, 12:03

Igandean Galdakaon jokatuko dituzte partidak, 17:30ean hasita

Gazteenak mendean hartzea zaila izango dela uste duen arren, beste bi partidak irabazteko "esperantza" badu Jurgi Larrañaga Ilunpeko pilotariak

Aurrera doa VII. Berria Txapelketa, eta Ilunpe Pilota Elkarteak ere aurrera jarraitzen du lehian. Igande honetan Galdakaoko Adiskide taldearen aurka jokatuko du final-laurdena (17:30). Igandeko partidei begira, jokatuko dituzten hiru partidatatik "gazteenak (kadeteak) aurkakoa irabaztea zaila" izango dela adierazi du Ilunpeko pilotari Jurgi Larrañagak. "Gazteenak (kadeteak) mendean hartzea zaila izango zaigun arren, beste bi partidak irabazteko esperantza badut".

Otsailaren 13an jokatu zuen Ilunpek txapelketako bigarren kanporaketa, Zugarralde Burlatako taldearen aurka. Igande honetakoa hirugarren kanporaketa izango da, eta irabazten duenak, finalerdietarako txartela lortuko du. Finala, martxoko azken asteburuan jokatuko da, Hernanin.