Alberdi eta Goenaga Euskal Herriko eta Espainiako txapelketetara

Uztarria.eus 2010ko mar. 5a, 11:03
Otsailean, Azpeitian jokatu zen txapelketaren ondoren, Izarraitz Igeri Elkarteko kideak Richard Oribe igerilariarekin.

Bi igerilari azpeitiarrek Gipuzkoako Neguko Txapelketan, Espainiako eta Euskal Herriko finaletarako txartelak lortu zituzten

Ana Alberdi 50 metro librean lehiatu zen; Ainhoa Goenaga, berriz, 100 metro bizkarrean

Bergaran jokatu zen Gipuzkoako infantil, junior, senior eta promesen Neguko Txapelketa, pasa den asteburuan. Bi igerilari azpeitiarrek hartu zuten parte txapelketan; Ana Alberdi eta Ainhoa Goenagak .

Ana Alberdik 50 metro librean lortu zuen denborari esker, datorren asteburuan Getxon jokatuko den Euskal Herriko Txapelketan hartuko du parte. Ainhoa Goenagak, berriz, 100 metro bizkarrez egin zuen denbora dela eta, Madrilen jokatuko den Espainiako Txapelketan parte hartzeko aukera izango du, martxoaren 26 eta 28 bitartean.