Mendi bizikleta irteera antolatu du Lagun Onak M.B.k

Uztarria.eus 2010ko mar. 3a, 10:03

.09:00etan abiatuko dira igerileku aurretik

Ibilbidea, Azpeitia-Napolean-Komintzola-Erdoizta-Azpeitia izango da

Datorren iganderako, martxoaren 7rako, BTT mendi bizikleta irteera antolatu du Lagun Onak Mendi Bazkunak.

Igeri leku aurretik abiatuko dira 09:00etan eta bi ordu eta erdi inguruko iraupena izango du irteerak. Ibilbidea honakoa izango da: Azpeitia-Napolean-Komizolatza-Erdoizta-Azpeitia. Ibilbide honek 25 kilometro inguru ditu.