‘Azpeitian zer?’ aldizkariko lehiaketaren zuzenketa

Urola Kostako Hitza 2010ko mar. 3a, 10:03

Azpeitia ezagutzen lehiaketako bi galderetako erantzunak okerrak dira

Ongi edo gaizki erantzun, ontzat hartzea erabaki du Udalak

Azpeitian zer? aldizkariaren otsaileko alean bi akats daude, Azpeitia ezagutzen lehiaketaren baitan; izan ere, helduen mailako 19. eta 20. galderetako erantzunak ez dira zuzenak.

Horren aurrean, Udalak barkamena eskatu die herritarrei eta lehiaketari dagokionez, bi galdera horiek ontzat hartzea erabaki du, nahiz eta bi galderak ez erantzun edo oker erantzun.

Urtarrileko galdetegiak izandako erantzun ona ikusirik –guztira 300 partaide inguru–, herritarrak lehiaketan parte hartzen jarraitzera animatu ditu Udalak.