Iñaki Regil 'Matxote' omenduko dute kaldereroetan

Uztarria.eus 2010ko urt. 29a, 12:01
Iñaki Regil 'Matxote' 2007an, kaldereroak zuzentzen. (Urola Kostako Hitza)

Kaldereroak zuzentzen aritutakoa da

Otsailaren 6an izango da ekitaldia, 19:30etik aurrera

Udalak Iñaki Regil Matxote omenduko du aurtengo kaldereroetan, otsailaren 6an (larunbata). Karnabaletako ekitaldi horretan zuzendari aritutakoa da hura, eta aurten ere jardungo du gaztetxoen eta Musika Eskolako kaldereroen taldeak gidatzen.

Ardozaleak Elkartearen egoitza paretik aterako dira, Aranatik, 19:30ean. Handik aurrerako ibilbidea: plaza, Enparan kalea, Erdi kalea, Eliz kalea, pilotalekua eta plaza.

Azpeitiko Musika Bandak eta kalderero helduek ere irtengo dute desfilean.

1993tik 2007ra arte Ardozaleak Elkarteak antolatu zituen kaldereroak, eta 2008an Udalak hartu zuen lekukoa. Iaz Ardozaleak bera omendu zuen.

Jai karnabala otsailaren 14an izango da aurten.