Olio bilketarako ontzi berriak jarri dituzte herrian

Uztarria.eus 2010ko urt. 28a, 11:01
Erabilitako olioa biltzeko jarri dituzten ontzietako bat. (Nerea Uranga)

Bilketarako ontziak jartzeaz gain lana errazteko inbutuak banatuko dituzte

Olioa birziklatzen dutenen artean bost asteburu-pasa zozkatuko dituzte

Erabilitako olioa biltzeko ontzi berriak jarri dituzte Azpeitian eta inguruko herrietan. Lana errazteko asmoz, olioa biltzeko inbutuak banatuko dituzte otsailaren 2an herriko plazan, 9:00etatik 13:00etara.

Horrez gainera, kanpainaren berri ematen duen triptikoak banatuko dituzte etxe guztietara. Olioa birziklatzen dutenen artean lehiaketa bat ere jarriko dute abian. Triptikoan norberaren datuak idatzi eta olio edukiontzira botatzeko den botilan itsatsi beharko dute parte hartu nahi dutenek. Parte hartzeko martxoaren 31ra arteko epea dago. Saritan, nekazaletxe batean bi lagunenrzako bost asteburu izango dira.