Iritsi da elurra Azpeitira

Uztarria.eus 2009ko abe. 18a, 12:12
Herria elurtuta.

Urraki eta Mandubiko bideak irekita dauden arren, elurra dela eta kontuz ibiltzea gomendatzen dute

Azkarateko mendatea itxita egon ondoren, zabaldu dute, baina kontu handiz ibiltzeko abisua eman du Herrizaingo Sailak

Gaur goizean hasi du elurra Azpeitia eta inguruetan. Herria zurituta gelditu da eta inguruko zelai eta mendiak ere elurrak estali ditu.

Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez, Azkarate itxita dago ibilgailuentzat. Urraki eta Mandubiko mendateak, berriz, irekita daude, baina kontu handiz gidatzea gomendatzen da.

Dena dela, Herrizaingo Sailak telefono zenbaki hau jarri du martxan errepideen berri emateko: 902 112 088