Jarri dute Inazio Uriaren omenezko oroitarria

Uztarria.eus 2009ko aza. 26a, 12:11
Inazio Uriaren oroimenez jarri dute monolitoa Loiolan.

Enpresaburua hil zuten leku berean jarri dute monolitoa

Abenduaren 3an inauguratuko dute, ETAk iaz enpresaria hil zuen egunean

Loiolan, pasa den urteko abenduaren 3an hil zuen ETAk Inazio Uria . Enpresariaren omenez oroitarria jartzeko eskaria egin zuen familiak eta udalak aho batez eskaria onartu ondoren, jada Loiolan ikus daiteke monolitoa.

Olazko amabirjinaren irudia eta enpresariaren izena duen plaka bat ditu monolitoak. Honen inaugurazio ekitaldia hilketaren urteurrenean, abenduaren 3an, egingo dute hil zuten lekuan.

Inazio Uriaren senitarteko eta lagunak hilero elkartzen dira, hilaren 3an, hura hil zuten tokian. Oraindik ez dakite elkarretaratzeekin jarraituko duten ala ez.