Miren Zabalak ezker hormako IV. Emakumea Pilotari Txapelketa irabazi du

Uztarria.eus 2009ko aza. 24a, 09:11
Bi bikote finalistak partida jokatu aurretik.

Larunbatean jokatu zuten Zabala eta Mendizabalek ezker hormako finala Lizeaga eta Lukasen aurka

Sei tantoren aldearekin irabazi zuten Zabala eta Mendizabalek

Larunbatean, hilaren 21ean, Hernanin jokatu ziren IV. Emakumea Pilotari Txapelketako finalak. Bi mailatako finalak jokatu ziren bertan: lehenengo mailakoak eta bigarren mailakoak.

Miren Zabala azpeitiarrak eta Maider Mendizabalek lehenengo mailako finala jokatu zuten Mirari Etxegia eta Nagore Arozenaren aurka. 30-26 gailendu ziren Zabala eta Mendizabal eta horrenbestez, txapela jantzi zuten.

Bigarren mailako finalean, berriz, Leire Lucas eta Ane Lizeagak 30-19 irabazi zien GarbiƱe Tijero eta Vanessa Ezcurdiari.