Ezker abertzaleak mobilizazioak egin ditu azken atxiloketak salatzeko

Urola Kostako Hitza 2009ko urr. 15a, 11:10
Atzoko manifestazioa, Perez Arregi plazatxotik igarotzen / OLATZ PRAT

Azpeitian eta eskualdeko hainbat herritan egin ziren manifestazioak

Azpeitiko Ezker Abertzalearean ustez, "ez da kasualitatea Espainiar estatuak une hau aukeratzea atxiloketak egiteko"

Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak aginduta herenegun hamar lagun atxilotu zituen Espainiako Poliziak, "Batasuneko Mahai Nazional berriaren aurkako operazioan". Atxiloketa horiek salatzeko mobilizazioak deitu eta egin dituzte Urola Kostan.

Espainiako Poliziak Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Rufi Etxeberria, Sonia Jacinto eta Arkaitz Rodriguez ezker abertzaleko kideak atxilotu zituen herenegun arratsaldean LABen Donostiako egoitzan. Horiez gainera beste bost lagun ere atxilotu zituen Espainiako Poliziak herenegun: Amaia Esnal, Txelui Montero, Miren Zabaleta, MaƱel Serra eta Ainara Oiz.

"Ez da kasualitatea"

Azpeitiko ezker abertzalearen ustez, "ez da kasualitatea Espainiako estatuak une hau aukeratzea eraso berri hau egiteko. Izan ere badira hilabeteak ezker abertzalea hausnarketa prozesu batean murgildu zenetik eta orain, udazkenean, eztabaida prozesua amaitu eta independentziaren eta aldaketa politikoaren aldeko dinamika indartsua martxan jarri asmoz baita". Gainera ezker abertzaleak esan du, "atxiloketekin eta kriminalizazio politikekin herri honen independentzia egarria ez dute itoko".