Igandean Nafarroa Oinezera joateko autobusa antolatu du Ikasberri Azpeitiko Ikastolak

Uztarria.eus 2009ko urr. 14a, 13:10

Igandean 9:00etan irtengo du anbulatorio aurretik eta itzulera ordua 18:30ean izango da; Arbizu, Lakuntza eta Arruazun izango da jaia

Egitarauan DJ REFEREE azpeitiarrak hartuko du parte

Nafarroa Oinez ospatuko dute igande honetan Arbizu, Lakuntza eta Arruazun, Txikiak handi lelopean, eta hara joateko autobusa antolatu du Ikasberri Azpeitiko Ikastolak.

Igandean 9:00etan irtengo du autobusak, anbulatorio aurretik, eta 18:30ean izango du irteera ordua. Autobuserako izena Ikasberri Azpeitiko Ikastolan eman behar da edo, bestela, 943 151246 telefono zenbakira deitu behar da.

Etxarri Aranazko Andra Mari ikastolak antolatu du aurtengo Nafarroa Oinez.

DJ REFEREE azpeitiarra Nafarroa Oinezen

Egitarauaren barruan, DJ REFEREE diskofesta izango da. DJ REFEREE azpeitiko DJ gazteak arratsaldeko 15:00etatik 16:00-16:30era eskainiko du diskofesta 7.gunean.