50 ikasle inguru Herri Eskoletan

Urola Kostako Hitza 2009ko urr. 14a, 12:10

"Jai egun arrotzei marra gorria, ikasleok intsumisioa" lelopean Herri Eskolak egin zituzten herenegun Ikasberri Azpeitiko Ikastolan

Eguerdiko 14:00etan, elkarretaratzea egin zuten anbulatorio aurrean

"Jai egun arrotzei marra gorria, ikasleok intsumisioa" leloa hartuta Herri Eskolak egin zituzten herenegun Azpeitiko Ikasberri Ikastolan. Han, ikasleek antolatutako egitaraua jarraitu zuten hainbat ikastetxetako 50 ikasle inguruk. Goizeko 8:30ean hasi zuten Herri Eskola, gosalduz. 10:00etan, 1512-2012 Nafarroako historia eta konkista gai hartuta hitzaldia izan zuten ikasleek. 12:15ean, Gazte Topaketak aurkeztu zituzten eta Askapenako brigadista batek Palestinan bizi izandako bizipenak kontatu zizkien. Herri Eskola bukatzeko, 14:00etan, elkarretaratzea egin zuten Azpeitiko anbulatorio aurrean.