Urriaren 17an hasiko dute begirale ikastaroa

Uztarria.eus 2009ko urr. 5a, 12:10

Urriaren 17tik maiatzaren 16ra, larunbatero egingo dituzte saioak

Izena Plaza Txikian dagoen Gazte Informazio Bulegoan eman beharko da

Urriaren 17an (larunbata) hasiko da begirale izateko ikastaroa Azpeitiko EPAn (Perretxikoan). Azpeitiko Udaleko Gazteria Sailak eta Zestoako Udalak elkarlanean antolatu dute ekimena. Maiatzaren 16a bitartean, larunbatero eskainiko dituzte saioak: 10:00etatik 14:00etara. Tarte horretan, lau asteburutan larunbatetik igandera egonaldiak egingo dituzte, Azkoitiko Kukuerri aterpetxean. Aipatu asteburuetan, honakoa izango da saioen ordutegia: larunbatetan 10:00etatik 14:00etara eta 15:30tik 19:30era eta igandetan, 10:00etatik 14:00etara.

Izena emateko

Ikastaroa 450 euro kostatzen da eta izena Azpeitiko Plaza Txikian dagoen Gazte Informazio Bulegoan eman beharko da.