Uztarriak oporrak iraila arte

Uztarria.eus 2009ko uzt. 30a, 14:07

uztarria.com irailaren 1ean (asteartea) hasiko da martxan eta herri aldizkariaren hurrengo zenbakiak urrian irtengo du

Urola Kostako Hitza abuztuaren 9ra arte argitaratuko dute

Ohi bezala, Uztarriak ere oporrak hartuko ditu abuztuan. Hala, uztarria.com webgunea ez da martxan egongo abuztuan, eta irailaren 1ean (asteartea) hasiko da lanean berriro; dena dela, blogariek abuztuan idazteko aukera izango dute, nahi badute. Uztarria herri aldizkaria, berriz, urriaren hasieran aterako da hurrena (azkeneko zenbakia orain atera dugu, festetarako, abuztukoa); erredakzioa irailaren 1ean hasiko da lanean.

Nahiz eta Uztarriak abuztuan jai izan, Azpeitian euskaraz soilik ematen den informazioak ez du etenik izango lehen bi asteetan, abuztuaren 9ra arte hor izango baita asteartetik igandera bitartean Urola Kostako Hitza egunkaria (Uztarria Kultur Koordinakundea sortzaileetakoa eta bazkideetakoa da). Saninazioen berri, adibidez, zabal emango du Hitza-k. Gero, opor batzuk hartu ondoren, abuztuaren 31n itzuliko da. Interneten ere abuztuaren 9ra arte izango da, edizio jarraitu eta guzti.