Saninazioetarako sari eta guzti

Urola Kostako H itza 2009ko uzt. 29a, 11:07
Bertan Merkatari Elkarteko bazkide diren dendetako jabeak eta saridunak izan diren bezeroak.

Herriko Bertan Merkatarien Elkarteak festetarako hainbat sarrera zozkatu ditu bezeroen artean

Bi lagunentzako afaria eta festetako eskupilota partidak eta zezenketak ikusteko sarrerak eman ditu elkarteak

Azpeitiko Bertan Merkatarien Elkartea hainbat zozketa egiten ari da elkarteko bazkide diren dendetako bezeroen artean. Herriko festak gainean sei sari banatu dituzte. Zortea izan duten herritarrek honako saria jaso dute: bina sarrera saninazioetako zezenketetara joateko, bi lagunentzako afaria Azpeitiko Mikel Uria jatetxean eta bina sarrera saninazioetako eskupilotako partidak ikusteko, Izarraitz pilotalekuan.

Saridunak

Sanjuandegin:

  • Makibar fruta dendan, Maria Jesus bezeroa izan da sariduna.
  • A&M zentroan, Arantxa Bastarrikak jaso du saria.

Alde Zaharrean:

  • Zabala harategian, Mari Karmen bezeroak jaso du saria.
  • EgaƱa gozotegian, Maria Pilar bezeroa izan da Bertaneko zozketan sariduna.

Erdigunean:

  • Arrospide oinetako-dendan Maria Dolores Mendizabal bezeroak jaso du saria.
  • Aneitz dendan Jessica izeneko bezeroak jaso du herriko merkatari elkartekoen saria.