26 herritarrek bukatu dute Zuzenien proba

Uztarria.eus 2009ko uzt. 27a, 13:07
Zuzenieneko partaide batzuk, atzo, bukaera aldera. (Enekoitz Esnaola)

Lehen azpeitiarra Josu Arregi izan zen (30:41); higarrengo postua lortu zuen

Erlojuaren aurkako lehen mendi lasterketan 97 parte-hartzaile izan ziren

Argazki bilduma ikusteko klikatu hemen; bideoa, hemen

Euskal Herriko I. Igoera Bertikalen Zirkuituaren baitan, Lagun Onak Mendi Bazkunak Zuzenien Erlojuaren Aurkako Lehen Mendi Lasterketa antolatu zuen atzo (igandea), eta 97 parte-hartzaile izan ziren. Julen Aranguena kortezubitarrak irabazi zuen; 29:48ean egin zituen ibilbidearen 3.200 metroak. Bigarrena Sestaoko Walter Becerra izan zen (30:13). Josu Arregi azpeitiarrak lortu zuen hirugarrengo postua (30:41). Emakumeen artean, Jone Urkizu Mendiola izan zen lehen azpeitiarra (46:42); Daniela Cristina Dominguezek, berriz, bigarren postua lortu zuen (51:16).

Goizeko hamarretan hasi zen proba, Ezkerretegi baserritik, eta Xoxoten San Inazioren irudiraino igo behar zuten parte-hartzaileek, zuzenean. Minutu bateko tartearekin irten ziren, banaka.

Euskal Herriko Igoera Bertikalen Zirkuitua Azpeitikoak eta beste bi probak osatzen dute: Atxondokoak (ekainaren 21ean izan zen) eta Uharte Arakilgoak (irailaren 20an izango da).

Hona hemen azpeitiarren sailkapena:

GIZONAK

  1. JOSU ARREGI OLAIZOLA 30:41
  2. ENEKOITZ AIZPURU BEREZIARTUA 31:55
  3. JOSEBA ALTUNA ALBERDI 32:27
  4. JEXUX ZELAIA ETXANIZ 32:57
  5. XABAT MANZISIDOR ERMINA 34:17
  6. JON GARATE ALBERDI 36:37
  7. ASIER AMALLOBIETA AIZPURU 36:43
  8. JOKIN EGIGUREN ITURRALDE 36:49
  9. HARITZ ITURBE AROZENA 36:59
  10. FRANTZISKO JABIER MAIZ GASTESI 38:14
  11. JUANLU AGIRRE AIERBE 38:32
  12. JEXUS ALBERDI URDALLETA 39:40
  13. MIKEL ARTETXE EIZAGIRRE 40:51
  14. XANTI SEGUROLA ETXEBERRIA 40:58
  15. ANDER GARATE ALBERDI 41:05
  16. JOSE MARTIJA 41:24
  17. OIER OIARTZABAL ARANBARRI 42:03
  18. IAGOBA URRESTILLA ARANGUREN 42:57
  19. JOSE ANGEL IRIONDO UNANUE 44:30
  20. JULEN ETXEBERRIA URBIETA, 44:47
  21. BORKA EIZAGIRRE REKEJO, 44:59
  22. IÑIGO ETXEZARRETA SORAZU 45:41
  23. MIKEL GORROTXATEGI URBIETA 45:42
  24. ASIER ARAMENDI EZENARRO 50:19

EMAKUMEAK

  1. JONE URKIZU MENDIOLA 46:42
  2. DANIELA CRISTINA DOMINGUEZ 51:16

Argazki bilduma ikusteko klikatu hemen