Udalaren ikurra eta 'Euskal Presoak Euskal Herrira' dioen pankarta jarri dute plazan

Uztarria.eus 2009ko uzt. 22a, 14:07
Pankarta Berdura plazako balkoian jarri dute.

Berdura plazako balkoian jarri dute

Uztaileko Udal plenoan erabaki zuten pankarta jartzea

Udalaren ikurra eta Euskal Presoak Euskal Herrira dioen pankarta jarri dute Berdura plazako balkoian gaur, asteazkena. Uztaileko Udal plenoan Azpeitiko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak eskakizun hori egin zion Udalari, mozio baten bitartez. Mozioa ezker abertzaleko hautetsien, EAkoen eta Aralarkoaren aldeko botoekin onartu zen.

EAJk, aldiz, kontra bozkatu zuen, "eraikin publikoetan aldarrikapen politikoak islatzen dituzten ikurrak ez jartzekoak direla" azalduz. Beste mozio bat aurkeztu zuen taldeak eta hau ere onartu egin zen, EAJkoen, EAkoen eta Aralarren aldeko botoekin; ezker abertzalekoek aurka bozkatu zuten.