Atzo, (astelehena) arratsaldean gizon bat helikopteroz erreskatatu zuen Ertzaintzak Izarraitzen.
Herrizaingo Sailaren arabera, 16:30ak aldera Izarraitzen (Azketako iturriaren parean) ondoezik aurkitzen zen gizon bat laguntzeko abisua jaso zuen Larrialdien Koordinazio Zentroak. Suhiltzaileak eta Osakidetzako langileak bertaratu ziren, baina ezin izan zuten zauritua atera. Ertzaintzaren helikopteroan erreskatatzeko erabakia hartu zuten.
Helikopteroz Miramonera eraman zuten, eta handik Donostiako ospitalera.