Antzerki Topaketen kartel lehiaketa

Uztarria.eus 2009ko eka. 11a, 14:06

Euskadiko XXVII. Euskal Antzerki Topaketen kartel lehiaketara 47 lan aurkeztu dira. Lan horiekin guztiekin erakusketa zabaldu du Udalak, Betharram Aretoan. Hilaren 21a arte egongo da zabalik (astelehenetik larunbatera, 18:00etatik 20:00etara, eta igandetan, 12:00etatik 14:00etara) eta nahi duenak gustukoen duen kartelaren aldeko botoa emateko aukera izango du. Bideo honetan 47 kartelak ikus daitezke.