Euskal Antzerki Topaketako kartel lehiaketara 47 lan aurkeztu dira

Urola Kostako Hitza 2009ko eka. 9a, 11:06

Jasotako kartel guztiekin erakusketa zabalduko dute gaur (asteartea), Betharrametako aretoan

Erakusketa ikustera joaten direnek gustukoen duten kartelaren aldeko botoa emateko aukera izango dute

Euskadiko XXVII. Euskal Antzerki Topaketen kartel lehiaketara 47 lan aurkeztu direla azaldu du Udaleko Kultura Sailak. Orain, lan horiekin guztiekin erakusketa zabalduko dute, Arte eta Diseinu Zentroko kideen laguntzarekin.

Kartel erakusketa gaur zabalduko dute Betharrametan, eta hilaren 21a arte egongo da zabalik; astelehenetik larunbatera, 18:00etatik 20:00etara, eta igandetan, 12:00etatik 14:00etara.

Erakusketa ikustera joaten direnek gustukoen duten kartelaren aldeko botoa emateko aukera izango dute.