Uztarriaren 107. zenbakia argitaratu da

Uztarria.eus 2009ko eka. 9a, 11:06

Ramon Etxezarreta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako sailburuorde berriarekin izan gara

Marikruz Aizpuru 100 urteko emakumea, Matxinbentako saskigileak, etxez etxeko irakaskuntza zerbitzua behar duten familiak eta gimnasia erritmikoa egiten duten hiru neska azpeitiar dira, besteak beste, ekaineko aldizkariko protagonistak

Uztarria Azpeitiko herri aldizkariaren 105. zenbakia kalean da jada. Ekaineko zenbakian honako gaiak landu dira Uztarrian:

• Iritzia atalean Olatz Prat, Inaki Elortza, Aitor Gorrotxategi, Xabier Otamendi, Mirari Garaia, Joxin Iturriotz, Miel A. Elustondo, Jaione Unanue eta Leire Goenaga eta Markel Mendizabal kolaboratzaile berriaren artikuluak irakurgai.

• Ramon Etxezarreta. Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako sailburuorde berria izendatu dute Etxezarreta. Urrestillako bere etxean hartu gaitu, eta beste kontuen artean, euskarazko komunikabideei laguntzak gehitzen saiatuko direla esan du.

• Klik! Naturaren otarra. Matxinbentako saskigileek ‘Life Aiako Harria’ proiektua egin berri dute. Otarra erraldoi baten barruan basoko bizitza isladu nahi izan dute. Otarra egiteko eman beharreko pausuak irudikatu ditugu ekaineko Klik! atalean.

• Bizitzaren eskola etxean. Etxez etxeko irakaskuntza zerbitzua eskaintzen du gaur egun Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak. Osasun arazoak medio ikastetxera joan ezinda aurkitzen diren ikasleei eskaitzen zaie zerbitzua. Eskolara joan ezin duen azpeitiar gaztetxo batekin, bere gurasoekin eta etxez etxeko bi irakasleekin egon gara.

• Gorputza artelan. Gimnasia erritmikoan dabiltza Haizea Etxeberriak eta Ariane eta Eiharne Aginalde bikiek. Esfortzu handiko kirol honetan nola moldatzen diren azaldu digute.

• Txoria bezain airosa. 100 urte bete ditu aurten Marikruz Aizpuruk. Urteetan Donostian bizi ondoren, orain jaiotetxean da, Urrestillan. Makibar-Etxeberri baserrian bere bizitzako pasarte batzuk kontatu dizkigu.

• Saioa Iriarte. Lau hilabete egin ditu Monterreyn ( Mexiko), ikasten. Uste baino lehenago bueltatu da, A gripe famatua tarteko.

Uztarria jasotzeko zer egin? Uztarria aldizkaria (hilabetekaria da) etxean edo dena delako tokian jaso nahi duenak, 943 15 03 58ra deitu besterik ez du