Hazparnen UMP garaile

Uztarria.eus 2009ko eka. 9a, 11:06

Frantziako eskubiko alderdiak 501 jaso ditu Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetan; duela bost urte ere bera izan zen nagusi

Europe Ecologie geratu da bigarren, 280rekin; ABk eta EAk babestu dute

Hazparnen (Lapurdi), espero bezala, UMP Frantziako eskubiko alderdiak irabazi ditu Europako Legebiltzarrerako hauteskundeak: 501 boto jaso zituen igandean. Nicolas Sarkozy Frantziako presidentearen alderdia da, eta berau izan zen igandean Frantziako Errepublikan bozkatuena.

Hazparneko emaitzak

UMP. 501 boto (duela bost urte 403 boto; orduan ere berak irabazi zituen Europako hauteskundeak Hazparnen).

Europe Ecologie. 280 boto (duela bost urte ez zen aurkeztu). Besteak beste, Abertzaleen Batasuna eta EA alderdiek babestu dute; Berdeek ere bai, adibidez.

Modem. 273 boto (duela bost urte UDFk 335). Frantziako zentroko alderdia da —lehen UDF zena—. Modem alderdikoa da Hazparneko alkatea, Beñat Intxauspe.

PSF. 196 boto (duela bost urte 324). Frantziako alderdi sozialista da.

EAJ. 165 boto (duela bost urte ez zen bakarrik aurkeztu).

Euskal Herriaren Alde. 156 boto (duela bost urte Herritarren Zerrendak 140). Ezker abertzaleak babestu duen hautagaitza izan da.

FN. 54 boto (duela bost urte 90). Frantziako eskuin muturreko alderdia da.

Errolda. 4.639 lagun.

Abstentzioa. %55,59koa (duela bost urte %58,22koa).

Hango emaitza denak, hemen

Azpeitia eta Hazparne senidetuta daude 80ko hamarkadatik.

Azpeitiko igandeko emaitzak, hemen