Urrakiko igoeran Fabrizio Ferrari garaile

Urola Kostako Hitza 2009ko mai. 4a, 14:05

Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak antolatutako proban taldeka Caja Rural izan zen aurrena

Lasterketan 148 txirrindularik hartu zuten parte

Elite eta 23 urtez azpiko txirrindulariek parte hartu zuten atzo (maiatzak 3, igandea) Urrakiko Igoera txirrindularitza lasterketan. Caja Rural taldeko Fabrizio Ferrari izan zen irabazlea Urraki gaineko helmugan. Bederatzigarren, berriz, Bidelan-Kirolgi taldeko Jon Garate txirrindulari azkoitiarrak egin zuen. Taldeka Caja Rural izan zen aurrena.

Urraki gaina igotzen hasi orduko, eta minutu erdiko abantailarekin bederatzi txirrindularik osatutako taldeak ihes egin zuen, tartean zen Bidelan taldean ari den Unai Iparragirre ere. Baina Urrakiko maldak igotzen ari ziren heinean, irabazlea izan zen txirrindularia aurrea hartzen joan zen eta sprintean gehiago izan, David Gutierrez eta Mikel Landa txirrindulariak baino.

Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak antolatutako lasterketan 148 txirrindularik parte hartu zuten, eta 127 iritsi ziren helmugara. Urraki gaineko helmugara heldu aurretik 115 kilometro egin behar izan zituzten txirrindulariek. Irabazleak lasterketa batez beste orduko 41,07 kilometroan egin zuen.

Sailkapena

  1. Fabrizio Ferrari (C. Rural) 02:48:00
  2. David Gutierrez (Camargo) 02:48:00
  3. Mikel Landa (Naturgas) 02:48:00
  4. Garikoitz Bravo (C. Rural) 02:48:08
  5. Carlos Juez (C. Baque) 02:48:27
  6. Mikel Bizkarra (Arratiako) 02:48:27
  7. Igor Merino (Koplad-Uni2) 02:48:27
  8. Xabier Zabalo (Naturgas) 02:48:41
  9. Igor Romero (C. Baque) 02:48:41
  10. Jon Garate (Bidelan) 02:48:41

.59. Unai Iparragirre (Bidelan) 02:52:53

.60. Ander Garmendia (Bidelan) 02:53:11

.89. Gorka Agirre (Eibar) 02:55:50

.90. Jokin Sudupe (Eibar) 02:55:50

.117. BeƱat Mendia (Belca) 03:01:14