Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketako lehen partida jokatuko du Azpeitiak gaur, osteguna

Uztarria.eus 2009ko api. 30a, 14:04

Anoetako taldea izango dute aurrez-aurre

Iazko irabazlea izan zen eta horregatik aurten final-zortzirenetan sartu da lehian

Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketa abian da jada eta gaur, osteguna, jokatuko dute lehen partida azpeitiarrek. Herriarteko Pilota Txapelketan Azpeitia txapelduna izan zen iaz eta horregatik aurten final-zortzirenetan hasiko dira.

Anoetako taldea izango dute aurrez-aurre azpeitiarrek, gaueko bederatzietatik aurrera. Azpeitia ordezkatuko duten pilotariak honako hauek izango dira:Jon Aizpuru eta Iker Eizmendi kadete mailan, Daniel Murgiondo eta Markez Etxaniz jubeniletan, eta Joanes Otamendi eta Josu Uzkudun senior mailan.