Krisiak emakumeengan duen eragina aztergai gaur, asteazkena

Urola Kostako Hitza 2009ko api. 29a, 11:04

Mahai-ingurua antolatu dute, 19:30ean, Sindikatu Zaharrean

ELA, LAB, ESK eta EBEL sindikatuetako ordezkariak hartuko dute parte

Nola eragiten digu krisiak emakumeoi? galdera gai hartuta mahai-ingurua antolatu du Emakumeen Mahaiak, Azpeitiko Udaleko Parekidetasun Sailaren babesarekin. Gaur (asteazkena) izango da solasaldia, 19:30ean, Sindikatu zaharrean.

ELA, LAB, ESK, EBEL eta ESTE sindikatuetako ordezkariak izango dira, eta Azpeitiko Bilgune Feministako kide batek egingo ditu mahai-ingurua moderatzeko lanak. Solasaldian parte-hartzeko deia egin dute Bilgune Feministatik.