Uraren zerga kobratzen hasiko da Udala datorren astean

Uztarria.eus 2009ko api. 28a, 11:04

28,89 euroko kuota finko bat kobratuko zaie etxebizitza guztiei; kopuru horretatik aurrera, kontsumitzen denaren arabera kobratuko dute

Zaborraren zerga abuztuan kobratuko dute

Datorren astean kobratuko da urteko lehen hiruhileko uraren zerga. Uraren zerga berritua martxan jarriko duten lehen aldia izango da. Izan ere, uraren zerga kontsumoaren araberakoa izatea erabaki zuen iaz Udalbatzak, eta hemendik aurrera hala izango da. 28,89 euroko kuota finko bat kobratuko zaie etxebizitza guztiei eta kuota horretatik aurrera, kontsumitzen denaren arabera kobratuko da.

Bestetik, oraingoan zaborraren zergarik ez dela kobratuko gogorarazi nahi izan dute Udaletik. Zaborraren zerga sei hilabetetik behin kobratzeko erabakia hartu zen iaz, eta hortaz, abuztuan kobratuko dute.