Korrika 16 Azpeitian

Uztarria.eus 2009ko api. 3a, 13:04

Joan den astean Tuteratik irten ondoren, atzo (osteguna) iritsi zen Korrika 16 Azpeitira. Ehunka herritarrek hartu zuten parte euskararen aldeko lasterketan. Gaztetxoak izan ziren korrika egin zuten lehenak, 16:15ean abiatu zen Korrika Txikian. 20:45ak aldera, berriz, helduek hartu zuten lekukoa. Herenegun hil zen Joxe Lizaso bertsolariaren omenez, Erniarraitz Bertsozale Elkartearen lekukoa BeƱat Lizaso Joxeren bilobak eraman zuen eta Jokin Urangak Lizasori bertsoa eskaini zion Korrikako furgonetara igota.